2008ko urtarrilaren 1etik aurrera kale garbiketa zerbitzu berria abian dago Beasainen. 2007ko azaroaren 29an udalak Serbitzu Elkartea S.L. enpresarekin indarrean zeukan kontratua zabaltzeko akordioa hartu zuen Udalbatza Osoak, 17 zinegotzien adostasunarekin.
Hirigunearen handitzeak suposatzen zuen lan karga gehikuntza, Udal lan taldeetako langileak izandako birmoldaketak, eta inkesten arabera zerbitzuaren kalitatea handitzeko beharrak, kontratua aldatzera behartzen zuten Udala.
Ondorioz, zerbitzu berriarekin kale garbiketa urteko 365 egunetan burutzen da. Horretaz gain, Loinatz jaietako eta auzoko jaietako garbiketa burutu eta, hirigunean ibilgailuen istripuek edo bestelako gertakariek sortzen dituzten garbiketa lanen ardura dauka.
Zerbitzuak egindako gehikuntza hauek bermatzen dute astelehenetik ostiralera herriko kale gustiaz bai eskuz, bai makinaz egunero tratatzen direla. Askebukaeretan aldiz, lehen herriaren 50% garbitzen bazen orain 85% era iristen da zerbitzua. Lazkaibar, Sempere edo Arriaran bezalako auzoetan ere zerbitzuaren maiztasuna handitu egin da. Gusti honek, kale garbiketarako 716.620€ko aurrekontua beharko du 2008 urterako.
Lehengo eta gaur egungo zerbitzua alderatuz.
| Lehen | Zerbitzu berria | |
|---|---|---|
| Eskuzko garbiketa langileak astelehenetik ostiralera | 4 langile | 5 langile |
| Garbitzeko makina kopurua astelehenetik ostiralera | 2 makina | 3 makina |
| Errepideak eta espaloiak urez garbitzeko zerbitzua, astelehenetik ostiralera | 32h 30min | 52h 30min |
| Larunbat eta igandeetako eskuzko zerbitzua | 10h egun bakoitzeko | 20h egun bakoitzeko |
| Larunbat eta igandeetako garbitzeko makina zerbitzua | 10h egun bakoitzeko | 10h larunbatean 15h igandeetan |
| Larunbat eta igandeetan errepideak eta espaloiak urez garbitzeko zerbitzua | 5h guztira | 10h guztira |
Azken eguneratzea: 2008/12/01