Beasain


 
Hemen zaude: Hasiera > Beasain > Historia > Herritar Ospetsuak >

Bestelakoak


Igartzako Jaunak
Ahaide Nagusien arteko partaide nagusienetakoak izan ziren eta " banderizoen gerran " biziki eskuhartu zuten.

Joana Arriarangok
Berriz, Arantzazuko Andre Mariaren Monastegia sortu zuen eta bere seme Frai Pedro Arriaran eta Oñatiko, bertako lehen erlijiosoa izan zen.

Abariatarrak
Martin Abariako arkitekto-maisua izan zen artista familiari hasiera eman ziona, Maria Etxeberriakorekin 1612an ezkondu zenean. Martin Abariakok baserri askotan egin zituen obrak, hala nola Txintxurretan, Dolarean, Aranberrin edo Zelaetan. Gainera, parrokiaren eta erretoretxearen eraikuntzetan eskuhartu zuen, bere jakinduriarekin, Lazkaoko Jauregiaren eraikuntzan eta lehenengo Loinazko San Martinen Baselizan ere lagunduz. Migel eta Esteban Abariako, bere jarraitzaile izan zirenek ere, ospe handia lortu zuten.

Lazkaibar Lizentziatua
Mirandako kontearen semearen zaintzaile eta Gaztelako Kontseiluko Lehendakaria izan zen eta 1625ean, Peñarandako Duke. Orendaingo Errektoretza izan zuen.

José Txintxurretako
Eskorialeko Monasteri-Jauregi ospetsuaren erainkuntzan hargin eta arduradun nagusi izan zen.

María Arana

Maria Arana Gaiztarro And. Beasainen jaio zen 1888ko azaroaren 21ean. Jose Martin Arana Jn.aren alaba zen, eta orain bi urte plaza honetan bertan ipini zen aitaren oroitarria. Alaba ezkongabea zen eta ia bizitza osoan Beasainen bizi izan zen, gaur egun Kale Nagusiko lehen zenbakia duen aipatutako Arana----etxean.



Gero, Donostiako Amara auzora joan zen bizitzera, eta han 1964ko abuztuaren 4ean hil zen, 75 urte zituela.



Diru-kopuru garrantzitsua eta koadro bat ondarez utzi zizkion Beasaingo Erruki-etxeari, eta Udalari, berriz, bere etxearen atzealdeko lorategia, non plaza hau eraikiko baitzen.

Azken eguneratzea: 2008/07/05

 
Loinazko San Martin Plaza 1 - (20200). Tfnoa: 943028050
© Beasaingo Udala 2008
Erabilerraztasuna- Lege-informazioa- Datuen babesa- Erabiltzeko baldintzak