Euskararen elikadura edo kalitatea
Esparrua 3. A - Corpus-plangintza eta euskararen kalitatea
ERABAKIA: Hizkuntza-paisaia ugaldu eta txukundu eta berbazko euskal kultur produkzioak ere landu.
Ekintzak
- Merkatal guneetako hizkuntza-paisaian (denda, taberna, akademiak eta abarrekoetakoan) euskararen presentzia txukundu eta areagotu.
- Toponimoak, androponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisaia normalizatu Euskaltzaindiarekin bat etorriz
- Hizkuntza ondarea gordetzeko eta zabaltzeko ekintzetarako laguntza eskaini.
- Ikastetxeetara, merkataritzara eta herritarrei batzeko egutegi euskaldunak egin zerbitzuen telefonoekin.
Esparrua 3. B - Liburugintza
1. ERABAKIA: Datozen urteotan orain arte baino arreta handiagoa jarri erosle eta irakurleengan, irakurzaletasuna bultzatuz, marketina antolatuz, merkatua zabalduz, EITBren, eskolen, liburudenden, liburutegien eta liburu-azoken bidez.
Ekintzak
- Udal liburutegiak era egokian hornitu, ezagutzera eman eta euskal materialen erabilera sustatu bertan.
- Euskal liburu eta disken azoka egin.
- Eragin esparruko ikastetxeekin batera euskal literaturaren zaletasuna bultzatzeko ekitaldiak antolatu.
- Euskal literaturaren zaletsuna bultzatzeko ekitaldiak antolatu helduentzat.
2. ERABAKIA: Irakurzaletasuna sustatzeko hitzarmenak egin Administrazioaren, Euskal Editoreen, Euskal Idazleen eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien elkarteen artean.
Ekintzak
- Euskal literaturaren inguruko elkarteekin (idazleak, editoreak, itzultzaileak, bertsolariak) harremanetan jarri eta urteko programa definitu.
3. ERABAKIA: Argitaletxeekin elkarlanean euskal literatura, eta batez ere euskal idazleak sustatu eta ezagutzera eman.
Ekintzak
- Euskal idazle gazteen lana sustatzeko Igartza literatur beka sortu.
Esparrua 3. C - Publizitatea
1. ERABAKIA: Euskaldunen merkatua eta honen kontsumo- eta errentagarritasun-ahalmenak aurkeztu publizitate-prozesuko eragileei (enpresa eta publizitate-agentzia handiei batez ere) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, EITBk eta Euskararen Gizarte-Erakundeen Kontseiluak , ahulezietan aipatutako `inertzia´, `errentagarritasun eza´ eta `konnotazio negatiboak´ neurri batean behintzat neutralizatzeko. Uste ezezkorrak, ohiturarik ezarena, errentagarritasunik ezarena eta abar gainditzeko publizitatea euskaraz egiteak dituen abantailak agertzen saiatu.
Ekintzak
- Publizitatea euskaraz egitearen aldeko sentsibilizazioan lan egin sektoreetako elkarteekin batera (merkatarien elkartea, ostalarien elkartea,...
2. ERABAKIA: Herri-erakundeek euskarazko publizitatearen alde jarri, publizitate-prozesuko eragileen ondoan. Areago, euskarazko komunikabideak gizartearen begietarako edertzeko lana ere egin beharko lukete.
Ekintzak
- Herritarrek edo enpresek publizitatea euskaraz egiteko laguntza teknikoa eman.
Esparrua 3. D - Kulturgintza
1. ERABAKIA: Kulturgintza: Haurrei eta gazteei zuzendutako kultur ekoizpenak lehenetsi, euskara biziberritzeko duten garrantziagatik.
Ekintzak
- Udalaren menpeko kultur guneetan euskarazko materialak eguneratuta izatea eta herritarren eskueran ipintzea.
- Ikastetxeekin batera euskal literaturaren zaletasuna bultzatzeko BEASAIN Idazlehiaketa antolatu.
- Euskaltegi, ikastetxe eta herriko elkarteekin batera ekintzak antolatu
- Guraso eta seme-alabei zuzendutako euskarazko kultur eskaintza iraunkorra
2. ERABAKIA: Kulturgintza: Euskara ulertzeko gai direnak ere erakartzen saiatu.
Ekintzak
- Euskaraz ulermena soilik duen publikoa erakartzeko kanpaina bereziak antolatu.
3. ERABAKIA: Kulturgintza: Administrazio guztien arteko loturak sendotu.
Ekintzak
- Inguruko herriekin eskualdeko kultur zirkuituak antolatu.
4. ERABAKIA: Kulturgintza: Lan-baldintzak hobetzen, sortzaileen lanabesak egokitzen, beren lanaren oihartzuna ozentzen eta euskararen eta euskal kulturaren erabilera bultzatzen lagundu Kultura Sailak.
Ekintzak
- Euskarazko kultur plangintza diseinatu, aldizkakotasuna bermatzeari begira.
- Herriko festetan eta kultur ekitaldi nagusietan euskararen presentzia bermatu eta EUOk dioenaren betetze mailaren jarraipena egin.
- Euskal kultur produkzioa zabaltzea eta ezagutaraztea.
- Kultur jarduerek sortarazten duten materialaren itzulpenak egiteko laguntza ekonomikoa eta teknikoa eskaini.
- Euskalgintzako erakunde eta ekintzei laguntza eman.
Esparrua 3. E - Hedabideak
1. ERABAKIA Komunikabideen garrantzia gero eta handiagoa denez, euskarazko komunikabideak hizkuntza-normalizaioaren arlo estrategikotzat jo behar ditu administrazioak, baita euskarazko prentsak horretan zer paper jokatu behar duen erabaki ere, eta horren arabera laguntzak eskaini.
Ekintzak
- Eskualde edo herri mailako komunikabideetan euskararen erabilera bultzatzearren, laguntzak emateko irizpideak finkatu eta horren arabera esleitu dirulaguntzak.
- Komunikabideak euskarazko kultur, aisialdi eta kirol ekitaldien berriemaile eta partaide bihurtu.
- Egunkarietako herriko kronikan hizkuntzaren erabilerarako irizpideak ezarri kronika emailearekin batera.
- Eskualdeko euskarazko telebista sortu eta bultzatu
2. ERABAKIA: Euskarazko prentsak elkarlana bultzatu, baliabideei ahalik eta etekinik handiena atera, kalitatea hobetu eta produktu berriak eskaini behar ditu.
Ekintzak
- Haur eta gazteentzako euskarazko eskaintza sustatzea.
Azken eguneratzea: 2008/07/29