Beasain


 
Hemen zaude: Hasiera > Arauak > Zergak eta Tasak > Aldizkako epemuga ez duten zorren gerorapenerako eta zatikapenerako irizpideak >

Aldizkako epemuga ez duten zorren gerorapenerako eta zatikapenerako irizpideak


GAIA.- Aldizkako epemuga ez duten zorren gerorapenerako eta zatikapenerako irizpideak.


2.011ko abenduaren 3an egindako bileran Udalbatzak ondorengo proposamena onartu zuen:


“Ekonomia eta finantza alorrean gaur egun bizi den krisialdi familietan eta enpresen eguneroko trafikoan likidezia falta eragiten ari da. Likidezia hori behar-beharrezkoa dugu gure sistema ekonomikoan dauden obligazioei, eta besteak beste, zerga arlokoei, aurre egin ahal izateko. Hau guztiarengatik eta udal ogasunari egin beharreko ordainketak erraztearen alde kontutan izanik egungo finantza krisialdiak sorturiko ezohiko inguruabarrak, egokia ikusi da aldizkako epemuga ez duten zorren gerorapen eta zatikapenerako irizpideak arautzea.

Azaldutakoaren arabera eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorrak 64.5 artikuluan xedatutakoaren babespean, Hazienda Batzordeak Udalbatzari ondorengo akordio PROPOSAMENA egiten dio:
 

1.- Borondatezko epean dauden aipatutako zorren ordainketa geroratu eta zatikatu ahal izango da betebeharpekoaren egoera ekonomiko eta finantzarioak, organo eskudunaren iritziz, ordainketa egitea eragozten badio aldi baterako.

2.- Ordainketak Geroratzeko eta Zatikatzeko irizpide orokorrak ondorengo hauek izango dira:
 

a. 800 eurotik beherako zorrak / Para deudas no superiores a 800 euros:

- Gerorapena / Aplazamiento:

1. 100 eta 200 euro artean /De 100 a 200 euros……............ 1 mes /hilabete 1
2. 201 eta 400 euro artean / De 201 a 400 euros................. 2 meses /2 hilabete
3. 401 eta 600 euro artean /De 401 a 600 euros................... 3 meses /3 hilabete
4. 601 eta 800 euro artean /De 601 a 800 euros……….....…4 meses /4 hilabete

- Zatikapena / Fraccionamiento:

5. 100 eta 200 euro artean /De 100 a 200 euros……............ 1 mes /hilabete 1
6. 201 eta 400 euro artean / De 201 a 400 euros................. 2 meses /2 hilabete
7. 401 eta 600 euro artean /De 401 a 600 euros................... 3 meses /3 hilabete
8. 601 eta 800 euro artean /De 601 a 800 euros……….....…4 meses /4 hilabete
 

b. 800 eurotik gorako zorrak / Para deudas superiores a 800 euros:

- Gerorapena / Aplazamiento:

b.1. 800 eta 12.000 euro artean /Desde 800 a 12.000..........................6 meses
b.2. 12.001 eta 24.000 euro artean /Desde 12.001 a 24.000………....12 meses
b.3. 24.001 eta 36.000 euro artean /Desde 24.001 a 36.000 ……….. 18 meses
b.4. 36.001 eurotik aurrera /A partir de los 36.001.............................. 24 meses

- Zatikapena /Fraccionamiento:

b.5. 800 eta 12.000 euro artean /Desde 800 a 12.000......................6 plazos mensuales
b.6. 12.001 eta 24.000 euro artean /Desde 12.001 a 24.000……....12 plazos mensuales
b.7. 24.001 eta 36.000 euro artean /Desde 24.001 a 36.000 ........ 18 plazos mensuales
b.8. 36.001 eurotik aurrera /A partir de los 36.001......................... 24 plazos mensuales
 

Organo eskudunak, kasu bakoitza aztertu eta gero, gerorapen edo zatikapena onartzea erabakiko du. Organo eskudunak, zehaztuta ez dauden ordainketa epeak onartu ahal izango ditu, beti ere zehaztuta dagoen gehiengo epea gainditzen ez den bitartean.


3.- Borondatezko epea amaitu ondorengo 12 hilabete edo gehiagoko epeko gerorapen eta zatikapenak ez dute interesik sortuko.


4.- Berandutza eta zatikapena onartuz geroko lehen urtea igaro ondoren, zordundutako kopuruengatiko diruaren interes legala sortuko da.

5.- Oro har, araudi honen arabera emandako gerorapen eta zatikapenetan ez da bermerik eskatuko.

6.- Epealdi bakar baten ordainketa betebeharra haustea nahikoa izango da zatikapen edo gerorapen emakida bertan behera gelditzeko eta epe exekutiboa hasteko. Horrela, geroratutako zorra, interesak eta dagokion gainkargua eskatuko dira.


7.- Araudi honetan xedatutako baldintzen arabera gerorapenak eta zatikapenak emateko Alkateari ematen zaio eskumena, Hazienda Batzordearen aurretiazko aldeko eta nahitaezko proposamenaren arabera.

8.- Araudi honen indarraldia onartua izaten den unean hasiko da eta 2012ko abenduaren 31n amaituko da. Onartzen diren irizpide hauek ez-ohiko moduan aplikatuko zaire urbanizazio kuotengatiko zorrei, beti ere berandutza edo zatikapena borondatezko epearen barruan eskatu bada eta araudi hau indarrean sartzeko unean ordaindu gabe badaude, hainbat zirkustantzia tartean izanik egindako eskaria ebatzi ez denean edota ebatzita ere egikaritu ez denean. 

 

Azken eguneratzea: 2012/02/20

 
Loinazko San Martin Plaza 1 - (20200). Tfnoa: 943028050
© Beasaingo Udala 2008
Erabilerraztasuna- Lege-informazioa- Datuen babesa- Erabiltzeko baldintzak