Beasain


 

Beasaingo kale-izenen historia


Argitarapen urtea:1995
Bildumaren zenbakia: 4
Egilea: José Zufiaurre Goya
 
Bai izendegia, eta bai kale eta enparantzen ordena ere, 1994ko Beasaingo Gida-liburutik hartu ditut, gure herriko Udalak argitaratu, eta urte bereko udazkenean Beasaingo familia guztiei banatu zitzaiena. Izendegi horri, bertan azaltzen ez ziren hiru plaza erantsi zaizkio.
Kale-izen hauek Beasaingo Udalaren Gobernu Batzordeak onartu zituen 1990ko ekainaren 28ko batzarrean. Horiek dira, beraz, ofizialak gaur egun eta horiei egokitu behar gatzaizkie.
Baina aurrera egin aurretik, esan beharra dago herrietako kale-izen hauek garai modernoetakoak direla, izan ere duela ehun urte, oraindik ere, herriko etxe guztiak beren izenez ezagutzen baitziren. 1867ko zentsua indibualki egin zen eta han adierazita agertzen dira auzoaren izena, etxearena eta etxebizitza bakoitzeko biztanleak, eta hauen maila ere bai: senarra, emaztea, semea, biloba, iloba, mirabea, morroia, etab.; baina kaleak, nahiz eta ordurako hiruzpalau izan, ezertarako aipatu gabe.
Kale bakoitzaren norabidea adierazteko garaian, alde batera utzi ditugu geografi datu zehatzak, ez baitute praktikotasun handirik, eta honako esaera erraz eta ulergarriagoak erabili ditugu, hots, "haranaren norabidekoa" edo "haranaren zeharkakoa", haranaren bihurguneak kontuan hartuz.
Liburuxka honetan agertzen diren 52 kale eta plazetako gehienak mende honetakoak dira, izan ere, guk aztertutakoetan, kaleak azaltzen dituen lehen zentsuak, 1910ekoak, hiriguneko biztanle guztiak bost kaletan bakarrik banatzen baitzituen: Mayor, Santa Maria, Estación, Bideluze eta Nueva kaleetan, hain zuzen ere.
Kale-izen bakoitza aztertzerakoan testuen luze-laburrari dagokionez, erraz ulertzeko modukoa da nahitanahiez ezberdintasun handiak egon behar dutela. Ez baita berdina pertsona baten bizitzan zehar gertatutakoak adieraztea, edo toponimo baten esanahia zehaztu edo, askotan gertatzen den bezala, antzinako baserri baten existentzia finkatzea.
Pertsonen eta beren ekintzen arteko loturak ikusita, ontzat eman beharko da, alde batetik pertsona horien bizitza, eta bestetik ekintza horien burutzea azaltzerakoan, hainbat xehetasun errepikatzea.
Konturatzen gara, gure ikerketan bildu eta idazlan honetan azaldutako datuak asko izan arren, irakurle bakoitzak faltan nabarituko dituela bere ingurumariko gertaera, oroitzapen eta gorabeherak, dudarik gabe garrantzi handikoak izan ohi direnak. Aberastasun horrek guztiak duen garrantzia ikusita, irakurle guztiei gonbidapena luzatu eta erregu egiten diet beren eranskin partikularrak eginez lan hau osatzen joan daitezen, horrela oinordekoei ondare mamitsua utzi eta hauek etorkizunean gehiago aberasten jarrai dezaten.

KALE ETA PLAZEN IZENDEGIA

Andre Mari kalea Katea kalea
Arantzazu kalea Lazkaibar kalea
Barrendain plaza Loinazko San Martin plaza
Bideluze plaza Lorategi kalea
Bista Alai kalea Maria Arana Gaiztarro plaza
Dr. Fleming kalea Mariarats kalea
Erauskin kalea Martin Aranburu kalea
Erauskin plaza Martina Maiz kalea
Errekarte kalea Mateo Muxika kalea
Esteban Lasa kalea Mendeurren etorbidea
Ezkiaga etorbidea Nabarro Larreategi kalea
Florentzio Axpe kalea Nafarroa etorbidea
Foru kalea Nekolalde kalea
Garmendia Otaola kalea Oriako pasealekua
Gernika pasealekua Oriamendi kalea
Gipuzkoa plaza Peategi kalea
Gudugarreta kalea San Inazio kalea
Igartetxe kalea Senpere kalea
Igartza Oleta kalea Urbialde plaza
Ikasle zeharkalea Zaldizurreta kalea
Joan Iturralde kalea Zapatari kalea
Joan XXIII.aren kalea Zazpiturrieta kalea
Jose Martin Arana kalea Zubimuzu plaza
Jose Migel Barandiaran kalea Zelaeta kalea
Jose Migel Iturrioz kalea
Kale Nagusia Karobi kalea
Karreratarren kalea

Salmenta prezioa

1. Beasainen erroldatuta dauden biztanleentzako 3,50 €
2. Beasainen erroldatuta ez daudenentzako 8 €

Eskuratzeko modua

1.Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da, salmenta prezioa ordainduz.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali

Beasaingo Udala
Kultura Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain

3. Interneten bidez
Eskatzailearen datuak eta helbidea azalduz inprimaki.
Udalak berriz korreo bidez bidaltzen du eskatutako alea "Ordainketaren truke" eta hartzaileak ordaintzen du liburuaren salneurria eta bidaltzeak sorrarazten dituen gastuak.
 

 

Azken eguneratzea: 2008/10/17

 
Loinazko San Martin Plaza 1 - (20200). Tfnoa: 943028050
© Beasaingo Udala 2008
Erabilerraztasuna- Lege-informazioa- Datuen babesa- Erabiltzeko baldintzak