Goierrin, Mugikortasun Iraunkorraren Astea irailaren 16tik 22ra ospatuko da. Aurtengo lema “Mugi zaitez adimenez, eta bizi hobeto” da. Helburua, eskualdean mugikortasun iraunkorrago bat lortzea izango da.
Irailaren 24an, ostirala, Beasaingo udalak bizikleta martxa bat antolatu du. Martxa honetan ikastetxe guztietako 5. eta 6. mailako ikasleak parte hartzera gonbidatuak daude. Martxa bizikletan egingo da, denak ere erritmo berean joan daitezen.
Bizikleta martxa goizeko 11tan hasiko da Dolareatik, honetarako, urtero bezala, udaltzaingoa joango da ikastetxeetara ikasleen bila, honako ordutegi hau beteaz:
- 10:40 Murumendi
- 10:45 La Salle / San Jose
- 10:50 Alkartasuna lizeoa/ Andramendi Ikastola
(Ordutegi hau gutxi gorabeherakoa da)
Behin hasiera puntura iritxita, udaltzaingoak martxan zehar kontutan hartzeko oinarrizko azalpen batzuk emango ditu.
Ondorengoa da ibilbidea (aipatzen diren kaleetako trafikoa geratu egingo da martxa dirauen bitartean). Ibilbidea aldatu egin da Kale Nagusiko oineztatze obrak direlata:
Dolarea _ Nafarroa Etorbidea _ Barrendain plaza _ Nafarroa Etorbidea (oinezkoentzako gunetik) _
Erauskin plaza _ Oriamendi kalea _ Garmendia Otaola kalea _ Barrendain plaza _
Nafarroa Etorbidea (oinezkoentzako gunetik) _ Pergoletako frontoia (hamaiketakoa)
Bizikleta martxa bukatzean udalak hamaiketako bat emango du parte hartzaile guztientzat eta ondoren udaltzaingoaren laguntzaz ikasle bakoitza bere ikastetxera itzuliko da.