Egitasmoaren helburua haurrak eskolara oinez joan daitezela, modu autonomo eta seguruan da. Honela,mugikortasun egokiago bat bultzatu nahi da gure udalerrian ibilgailu partikularraren mugimenduak murriztuz eta horrekin batera airearen kutsadura hobetuz, eguneroko ibilbide errazak oinez egin daitezela gomendatuz.
Ibilbideak udalerriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin (Alkartasuna Lizeoa, Ikastola, La Salle eta Murumendi) batera landu dira. Ibilbide hauek zehazteko bilera ezberdinak egin dira ikastetxe hauetako Eskolako Agenda 21eko arduradun eta Udaleko Alkate, Ingurumen Zinegotzi, Udaltzainburu eta tekniko ezberdin batzuen artean.
Bi ibilbide zehaztu dira, ibilbide batetan bi elkargune daudelarik:
o Bideluze plazako elkargunetik Murumendi ikastetxerainoko ibilbidea
o Igartza-Oletatik porterian dagoen Ezkierdi frontoiko sarbiderainoko ibilbidea. Ibilbide honetan, Eskola Bidea bi norabidetan egingo da.
- Norabide batetan, Igartza-Oletako elkargunetik abiatuko dira Alkartasuna Lizeora, Ikastolara eta La Sallera.
- Beste norabidean, Ezkierdi frontoiko sarbideko elkargunetik abiatuko dira La Sallera, Ikastolara eta Alkartasuna Lizeora.
Bilera hauetan ere, ibilbide hauetan dauden puntu arriskutsuak zehaztu dira. Bideluzeko plazako elkargunetik Murumendirako ibilbidean puntu arriskutsu bat dagoela ikusi da, hau telefonikako aldapa da. Eskola Bidea pasatzen den bitartean Udalak egunero udaltzain bat jarriko du puntu honetan trafikoa erregulatzen. Bileran beste arrisku punturik ez zen zehaztu baina Udalak ibilbideak martxan jartzen diren momentuan beste punturen bat azaltzen bada udaltzaina jartzea hitzartu du.
Eskola bidea bi ibilbidetan goizeko 8:40tan jarriko da martxan.
Ibilbideak ondorengo hauek dira: