Beasain


 

Sociedad Deportiva Beasain Kirol Elkartea. Atzokoak eta gaurkoak


Argitarapen urtea: 2005
Bildumaren zenbakia:13.ª
 

S.D. Beasain K.E.-ak aurten bere mendeurrena ospatzen duela eta argitaratu da liburua. Elkartearen laguntzaz, Miren Barandiaran Contreras beasaindar ikerlariak eginiko lana da.

Bertan, Mirenek, saiakera berezia egin du XX.mende-hasieratik S.D. Beasain K.E.k egin duen ibilbidea agertzen. XX. mende-hasieran elkarte berriak sortu ziren, elkarte biziak, jatorri desberdineko pertsonaz osatuak, kirolaren eta aisialdiaren inguruan elkartuta.

S.D. Beasain K.E.k bere sorrera Kasinoan kokatu zuen. Urteak joan ahala, eta beste elkarte batzuekin elkartuta, S.D. Beasain eratu zen gerra ostean, futbola bultzatzeko gehienbat.

Ez da gaurkoa beraz, futbol-zaletasuna. Urtetan zehar Beasainen, futbola indartzen era batera edo bestera zenbat elkartek jardun duten agertzen digu liburuak.

Herritar askori, liburuhau ikustean eta irakurtzean, oroitzapen ugari etorriko zaizkie burura, pertsona ezagunak eta une gozoak…

Argazki-bilduma ederrak, aurpegi gazte eta ezagun askok, osatzen dute liburua.

 

Helburua, Beasaingo lehen aisialdi nahiz kirol-elkartearen ibilbide historikoa ezagutzera ematea da, eta bide batez, herriaren historia bera pixka bat hobeto ezagutzera iristea.

Salmenta prezioa

Salneurria: 10 € (Euskarazkoa)
Salneurria: 12 € (Elebiduna)

Eskuratzeko modua

1.Beasaingo Udaleko Kultura sailean bertan pertsonatu eta berehala eskuratzen da, salmenta prezioa ordainduz.

2. Idatzizko eskaera Beasaingo Udaleko Kultura Sailera bidali

Beasaingo Udala
Kultura Saila
Loinazko San Martin plaza, z/g
20200 Beasain

3.Interneten bidez.
Eskatzailearen datuak eta helbidea azalduz inprimaki.
Udalak berriz korreo bidez bidaltzen du eskatutako alea "Ordainketaren truke" eta hartzaileak ordaintzen du liburuaren salneurria eta bidaltzeak sorrarazten dituen gastuak.
 

 

Azken eguneratzea: 2008/10/17

 
Loinazko San Martin Plaza 1 - (20200). Tfnoa: 943028050
© Beasaingo Udala 2008
Erabilerraztasuna- Lege-informazioa- Datuen babesa- Erabiltzeko baldintzak