INMA-Gipuzkoa ikerketa esparruan, airearen kutsadura-iturri nagusiak industria eta trafikoa dira. Airearen kalitatea neurtzeko, atzipen-ekipoak erabiltzen dira. Ekipo horiek biztanleriaren gehiengoa daukaten udalerrietan daude kokatuta: Azkoitia, Azpeitia, Beasain-Ordizia, Legazpi, Olaberria eta Zumarraga-Urretxun. Ataunen ere jasotzen da airearen kalitateari buruzko informazioa, biztanleria gutxiko eta kutsadura-iturririk ez duten herrien ordezkagarri bezala.
INMA ikerketaren helburu nagusiak, ingurumen-kutsatzaileekiko esposizioak zer nolako inpaktua duen ebaluatzea da eta dietak osasunean eta garapenean duen eragina umekiarengan eta umearen hazieran baloratzea. Honetarako, informazioa izango dugu umea jaiotzean, 14 hilabetera eta 2 urtera bildutako datuekin.
2006, 2007 eta 2008an udalerri bakoitzeko PM2,5en bataz besteko balioa ondorengo taula honetan jasotzen da:
| UDALERRIA | 2006 | 2007 | 2008 |
| Ataun | 15,5 | 14,4 | 9,2 |
| Lazkao | - | - | 12 |
| Azkoitia | 28,8 | 12,2 | 12 |
| Azpeitia | 21,7 | 13,5 | 10,7 |
| Beasain-Ordizia | 19,2 | 15,8 | 12,2 |
| Legazpia | 15,7 | 12,5 | 8,9 |
| Olaberria | 20,3 | 17,9 | - |
| Zumarraga-Urretxu | 17,5 | 16,3 | 12,5 |
2008an, udalerri guztietan atxematen da beherapen nabarmena eman dela partikulen mailan (PM2,5) eta ez dute, inolaz ere, 2008ko Zuzentarauan ezarritako legezko muga gainditzen. (25 ng/m3).
2010eko txostenean zazpi udalerrietan jasotako hainbat kutsatzaileen kontzentrazioen emaitzak azaltzen dira.
Fitxategi erlazionatuak |
Azken eguneratzea: 2010/02/25