Beasain


 
Hemen zaude: Hasiera > Bisitarientzat > Turismoa >

Turismoa


Turismo
Turismo

Herriko gastronomia berezi gisa, oso ezagunak diren "BEASAINGO ODOLKIAK" aipa ditzakegu, eta herriko edozein harategitan eros daitezke edota bertako jatetxe edo tabernetan eskatu bertan prestatzeko modu desberdinak dastatzeko.

Horretaz gain, Beasinen Taberna ugari dago eta bertan "TXIKITOAK eta PINTXOAK" dasta daiteke. Era berean azpimarratu behar dugu "puben txokoan" (Zaldizurreta eta J.M. Iturriotz) sortzen den gau-giroa, eta Ganbo dantzalekua.

Gure herriak erakartzen bazaitu, eta zure egonaldia luzatu nahi baduzu, Beasainek hainbat OSTATU mota ere eskaintzen dizkizu.

Azkenik, zure bidaiak antolatzeko, herrian dauden BIDAI AGENTZIETARA jo dezakegu.

Ongi torri Goierrira Trikuharrien artetik paseatu, Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaletan ibili, perretxikoak bildu, baserri bat bertatik bertara ezagutu, euskaraz hitz egiten entzun, Idiazabal gazta dastatu eta familia-upategi batean sagardoa dastatu, mendi-bizikletaz ibili edo zaldian ibili... Goierriko eskualdeak atsegin handiz eskaintzen dizkizun aukera paregabeen artetik batzuk dira

 

Azken eguneratzea: 2009/02/25

 
Loinazko San Martin Plaza 1 - (20200). Tfnoa: 943028050
© Beasaingo Udala 2008
Erabilerraztasuna- Lege-informazioa- Datuen babesa- Erabiltzeko baldintzak