Oraingo eraikuntza 1981.urtean inauguratua da, euskal arkitekturako estiloa du eta lehengoa egon zen leku berean eraikia da.
Parke hau udal-jabetzakoa da. Bertan 50 zuhaitz mota dezberdin baino gehiago daude. Duela gutxi, 9.000 zuhaitz berri baino gehiago landatu dituzte. Bidezidor-sare ederra egin da bertan, eta goiko aldean mahai, banku, erretegi, iturri eta abar jarri dituzte. Guzti honetaz gain, Goierriko bista edo panoramika ederrak ikusteko aukera eskaintzen digu.
Mendi-tontorrean, 1976. urtean mendi-istripuz hildako hiru mendizaleen ohorez jarritako burdinezko gurutzea eta Goierriko mendizaleek, 1994. urtean hil zen Luis Pedro Peña Santiagori, eskeinitako hilarria daude.
Azken eguneratzea: 2008/10/17