Beasaingo Udalerriko JAIEN EGUTEGIA, biztanlegune desberdinen jai, usadio eta gisakoek osatzen dute, ondoren datorren zerrendaren arabera eta bertan aipatzen dira ospakizun edo ekintza garrantzitsu batzuk:
Urtarrilaren 5ean
Erregeen Zamalkada.
Otsailaren 4an
Santa Ageda bezpera. Santaeskeko abesti herrikoiak herriko kale eta auzoetan zehar. Aratz-Matxinbentan bereziki.
Otsailaren 5an
Loinazko San Martin herriko seme, santu eta zaindariaren heriotzurrena. Odolki Kofradiaren urteroko kapitulua. Jai-giroko ospakizun desberdinak. Loinazko San Martin zaindariaren jaiak Aratz-Matxinbenta auzoan..
Loinatz Jaiak
Igokunde edo Azentzio eguna gaur egun Loinatz eguna da (Igokunde eguna ostegunez ospatzen zenean, hurrengo igandea izaten zen). Mariren jaitsiera (ostiralean). Haurren eta elkarteetako helduen danborradak (larunbatean), lehiaketa desberdinak, Loinazko San Martinen Baselizara prozesioa, baserritarren eguna, sokadantzak (Loinatz hirugarrenean, asteartean), mozorrotuen ibilaldia (Loinatz zortziurren bezperan), e.a. Ekainaren 23an
Ekainaren 2an
Aitzgorri Mendizale Elkarteak "Aitzgorriko Bira" antolatzen du
Ekainaren 28an
San Pedro bezpera. Ezkiaga auzoan San Pedro sua. Auzoko jaiak.
Ekainaren 29an
San Pedro zaindariaren eguna Arriaran auzoan. Auzoko jaiak.
Irailaren lehen asteburuan
Beasainmendiko jaiak Agortan eta Usurben.
Irailaren 8an eta hurreneko asteburuan
Loinazko Andre Mariaren jaiak Igartza-Loinatz auzoetan.
Irailaren 24an
Mesedeetako Andre Mariaren jaiak Lazkaibar auzoan.
Urriaren amaieran
Urriaren amaieran edo azaroaren hasieran Udazken Kulturala. Kultur ekintza desberdineko hamabostaldia: pintura-lehiaketa, argazki rallya, liburu aurkezpenak, musika, antzerkia, e.a. Azaroaren bigarren larunbatean Odolki lehiaketa eta azoka berezia. Azaroaren 11n Tourseko San Martin zaindariaren jaiak Astigarreta auzoan.
Abenduaren 6an
San Nikolas eguneko kantariak kalez kale.
Gabon eguna. Olentzero Abenduan
Eguberrietako egitaraua. Ekintza desberdinak.
Abenduaren 24an
Gabon eguna. Olentzero
Abenduan
Eguberrietako egitaraua. Ekintza desberdinak.
Azken eguneratzea: 2008/10/17