| Zerbitzuak |
| Eskaintzen diren zerbitzuak: |
| Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko Heziketa Fisiko eta Kirolari buruzko Legeak kirola herri onurako gizarte jarduera dela xedatzen du. Legeak halaber, bakoitzak betetzen dituen eskumenen barruan kirol politika bultza dezaten agintzen die herri administrazioei, besteak beste kirol sisteman itsatsita dauden sektoreak eta jarduerak bultzatze arren. Ildo horretan, Beasaingo Udalak, Kiroleran Udal Erakundearen bitartez betetzen du legeak agindutako sustapen lan hori. |
| - KUEk, ondorengo eginkizunak ditu funtsezkotzat: |
| Bere helburuak betetzeko, KUEk, ondorengo jardueretan jarduteko ahalmena du: |
| 1.- Udalerriko kirol instalazio eta instalazio osagarri guztiak planifikatu, programatu eta martxan jartzea. |
| 2.- Mota guztietako kirol jarduerak antolatu eta sustatzea, beasaindar guztiek bere sasoia garatu ahal dezaten. |
| 3.- Herritar eta gizarte talde guztiei kirolean aritzeko erraztasunak ematea. |
| 4.- Kirol elkarteak bultzatzea, gizarte-ekimen interesgarriak diren aldetik. |
| 5.- Eskola umeei kirola eta gorputz-heziketa irakatsi eta horietan aritzeko jarduerak bultzatzea. Eskola Kirola kudeatu eta bultzatzeko udal egitura finkatzea eta garatzea. |
| 6.- Lehiaketak eta kirol ikuskizunak sustatzea eta bultzatzea |