Sarrera ordaintzeko edozein epe larunbatean edo egun baliogabe batean amaitzen bada, ondoko lehen egun baliodunera aldatuko da mugaeguna.
Ordaindu beharreko kuotak eta horiek zehazten dituzten zerga-elementuak jasotzen dituzten errolda fiskalak Udaletxeko bulegoetan jarriko dira erakusgai jendaurrean ondorengo egunetan:
1. 2009- 1. hiruhilekoa: Urtarrilaren 2tik urtarrilaren 31ra.
2. 2009- 2. hiruhilekoa: Apirilaren 1etik apirilaren 30era.
3. 2009- 3. hiruhilekoa: Uztailaren 1etik uztailaren 30era.
4. 2009- 4. hiruhilekoa: Urriaren 1etik urriaren 31ra.
Kuotak eta gainerako zerga-elementuak, hurrenez hurreneko erregistroetan alta berriak sortzekoak ez direnez, baizik eta subjektu pasiboei jada jakinarazitako egintza ezargarriak, denentzat orokorrean jakinaraziak izango dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergen martxoaren 8ko 2/2005 Foru Araudiko 98.3 artikuluak aurreikusia duenaren arabera.
Aipatutako Errolda Fiskalak jendearentzat agerian jarriko dira uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauak, Gipuzkoako Udal Ogasunen Arautzaileak, 14.1 artikuluko zenbakian agindutakoa betez. Halaber Gipuzkoako Herrialde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorrak, 61. artikuluan, borondatez ordaintzeko eskatzen dituen epeen eta eren berri ematen da eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduei buruzko, abuztuaren 2ko 38/2006 Foru Dekretuak, 18. artikuluan. Hori dena ondorengo arauen arabera noski:
a) Jendearentzat agerian jarrita dagoen tokia: Fondoen Kontuhartzailetza-bulegoan.
b) Aztertzeko epeak: Lehen aipatutakoak.
c) Ezadostasuna agertzeko epea: Ordainketa egiteko borondatezko epealdia amaitu eta hurrengo egunetik hasita zenbatutako hilabetekoa, aurkeztu beharrekoa den berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuta.
d) Errekurtsoa aurkeztu behar zaion organoa: Alkate-Udalburua.
e) Errekurtsoa aurkezteko tokia: Udaletxeko Sarrerako Erregistroa, bulego-orduetan.
f) Errekurtsoa aurkeztearen ondorioak: Aipatutako 2/2005 Foru Arauak 231. artikuluan xedatuak.
g) Ordaintzeko epea: Egutegi fiskal honetan agertzen dena.
h) Ordaintzeko era: Helbideraturako ordainagiriak, zuzenean kargatuko dira bezeroak emandako Banku edo Aurrezki Kutxaren kontuan.
Helbideratzeke daudenei dagokienez, zorretan dutena ordaintzeko beharrezkoa duten agiria helbide fiskalera bertara bidaliko zaie, ohiko postaz.
Ordainketa, ondoko erakunde laguntzaileen edozein bulegotan eta beraiek zehaztutako ordutegietan egin daiteke: Kutxa, Euskadiko Kutxa, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa, Banco Santander Central Hispano, Nafarroako Rural Kutxa edota Internet bidez www.beasain.net webgunearen bitartez.
Agiri hori eskura ez izanez gero, zordunak edo haren ordez ordaindu nahi duenak, Zergabilketa-bulegoan eskatuko du agiria borondatezko ordainaldiaren barruan.
Borondatezko ordainaldi-epea ordaindu gabe pasatuz gero, zorrak premiamendu-jardunbidez eskatuko dira, eta premiamendu-gainkargua, atzerapenaren interesak, eta, hala balegokie, sor litezkeen kostuak gehituko zaizkie.
Azken eguneratzea: 2009/04/29