Beasain


 
Hemen zaude: Hasiera > Beasain > Ekonomia >

Historia


hierro
hierro

Beasaingo historia ekonomikoa burdinarekin batera dagoela dudaezinezkoa da. Burdingintzak tradizio nabarmena zuen Behen Erdi Arotik Beasainen. Jadanik XV. mendean Udal-barrutiko Igartza eta Igartzola aipa ditzakegu.

Beasaingo aldaketen eragile nagusiena burdinaren eraldakuntza edo siderurgi-matelurgi industria izango da. Trenbide sarearen hedaketak, aurrerapen teknologikoek eta merkatu berrira egokitu beharrak eragindako bultzadapean, probintziako lehen burdingintza modernoa sortzen da Beasainen 1862an.

Lehen lantegi honek, burdingintzarako joera nabarmena zuen, egurrikatzezko labe garaiak ipiniz, burdin galdatua erabili eta zeharkako galdatze sistemaren bitartez, burdingozo malguagoa lortu nahi baitzuen. Joera honek bat egingo du XX. mendean lantegia behin betiko bereiziko duen joerarekin, hots, trenbiderako gaien eraikuntza, hornigai-ondasunen ekoizpen arinagoa.

Poliki-poliki, lantegi horren hedaketaz geroztik, eta trenbidearen garrantzia ere ahaztu gabe, hazkunde ekonomiko eta gizarte bizitzaren dinamizazio eredu bat sortzen da Beasain eta bere eskualdean, Goierrin, herriko bizitzaren ikuspegi guztietan hezurmamituko dena: populazioaren hazkundean, adina, sexua, lan-jarduera eta jatorriari dagokienez populazioaren egituraketan izandako aldaketetan, merkataritza egituran nahiz jarduera sozialean, edo laguntza, hezkuntza, kirol, politika eta kultura arloetan sortutako aldaketetan, etab.

Azken eguneratzea: 2008/07/05

 
Loinazko San Martin Plaza 1 - (20200). Tfnoa: 943028050
© Beasaingo Udala 2008
Erabilerraztasuna- Lege-informazioa- Datuen babesa- Erabiltzeko baldintzak