Beasain


 

Euskararen elikadura edo kalitatea


Esparrua 3. A - Corpus-plangintza eta euskararen kalitatea

ERABAKIA: Hizkuntza-paisaia ugaldu eta txukundu eta berbazko euskal kultur produkzioak ere landu.

Ekintzak

  • Merkatal guneetako hizkuntza-paisaian (denda, taberna, akademiak eta abarrekoetakoan) euskararen presentzia txukundu eta areagotu.
  • Toponimoak, androponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisaia normalizatu Euskaltzaindiarekin bat etorriz
  • Hizkuntza ondarea gordetzeko eta zabaltzeko ekintzetarako laguntza eskaini.
  • Ikastetxeetara, merkataritzara eta herritarrei batzeko egutegi euskaldunak egin zerbitzuen telefonoekin.

Esparrua 3. B - Liburugintza

1. ERABAKIA: Datozen urteotan orain arte baino arreta handiagoa jarri erosle eta irakurleengan, irakurzaletasuna bultzatuz, marketina antolatuz, merkatua zabalduz, EITBren, eskolen, liburudenden, liburutegien eta liburu-azoken bidez.

Ekintzak

  • Udal liburutegiak era egokian hornitu, ezagutzera eman eta euskal materialen erabilera sustatu bertan.
  • Euskal liburu eta disken azoka egin.
  • Eragin esparruko ikastetxeekin batera euskal literaturaren zaletasuna bultzatzeko ekitaldiak antolatu.
  • Euskal literaturaren zaletsuna bultzatzeko ekitaldiak antolatu helduentzat.

2. ERABAKIA: Irakurzaletasuna sustatzeko hitzarmenak egin Administrazioaren, Euskal Editoreen, Euskal Idazleen eta Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien elkarteen artean.

Ekintzak

  • Euskal literaturaren inguruko elkarteekin (idazleak, editoreak, itzultzaileak, bertsolariak) harremanetan jarri eta urteko programa definitu.

3. ERABAKIA: Argitaletxeekin elkarlanean euskal literatura, eta batez ere euskal idazleak sustatu eta ezagutzera eman.

Ekintzak

  • Euskal idazle gazteen lana sustatzeko Igartza literatur beka sortu.

Esparrua 3. C - Publizitatea

1. ERABAKIA: Euskaldunen merkatua eta honen kontsumo- eta errentagarritasun-ahalmenak aurkeztu publizitate-prozesuko eragileei (enpresa eta publizitate-agentzia handiei batez ere) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, EITBk eta Euskararen Gizarte-Erakundeen Kontseiluak , ahulezietan aipatutako `inertzia´, `errentagarritasun eza´ eta `konnotazio negatiboak´ neurri batean behintzat neutralizatzeko. Uste ezezkorrak, ohiturarik ezarena, errentagarritasunik ezarena eta abar gainditzeko publizitatea euskaraz egiteak dituen abantailak agertzen saiatu.

Ekintzak

  • Publizitatea euskaraz egitearen aldeko sentsibilizazioan lan egin sektoreetako elkarteekin batera (merkatarien elkartea, ostalarien elkartea,...

2. ERABAKIA: Herri-erakundeek euskarazko publizitatearen alde jarri, publizitate-prozesuko eragileen ondoan. Areago, euskarazko komunikabideak gizartearen begietarako edertzeko lana ere egin beharko lukete.

Ekintzak

  • Herritarrek edo enpresek publizitatea euskaraz egiteko laguntza teknikoa eman.

Esparrua 3. D - Kulturgintza

1. ERABAKIA: Kulturgintza: Haurrei eta gazteei zuzendutako kultur ekoizpenak lehenetsi, euskara biziberritzeko duten garrantziagatik.

Ekintzak

  • Udalaren menpeko kultur guneetan euskarazko materialak eguneratuta izatea eta herritarren eskueran ipintzea.
  • Ikastetxeekin batera euskal literaturaren zaletasuna bultzatzeko BEASAIN Idazlehiaketa antolatu.
  • Euskaltegi, ikastetxe eta herriko elkarteekin batera ekintzak antolatu
  • Guraso eta seme-alabei zuzendutako euskarazko kultur eskaintza iraunkorra

2. ERABAKIA: Kulturgintza: Euskara ulertzeko gai direnak ere erakartzen saiatu.

Ekintzak

  • Euskaraz ulermena soilik duen publikoa erakartzeko kanpaina bereziak antolatu.

3. ERABAKIA: Kulturgintza: Administrazio guztien arteko loturak sendotu.

Ekintzak

  • Inguruko herriekin eskualdeko kultur zirkuituak antolatu.

4. ERABAKIA: Kulturgintza: Lan-baldintzak hobetzen, sortzaileen lanabesak egokitzen, beren lanaren oihartzuna ozentzen eta euskararen eta euskal kulturaren erabilera bultzatzen lagundu Kultura Sailak.

Ekintzak

  • Euskarazko kultur plangintza diseinatu, aldizkakotasuna bermatzeari begira.
  • Herriko festetan eta kultur ekitaldi nagusietan euskararen presentzia bermatu eta EUOk dioenaren betetze mailaren jarraipena egin.
  • Euskal kultur produkzioa zabaltzea eta ezagutaraztea.
  • Kultur jarduerek sortarazten duten materialaren itzulpenak egiteko laguntza ekonomikoa eta teknikoa eskaini.
  • Euskalgintzako erakunde eta ekintzei laguntza eman.

Esparrua 3. E - Hedabideak

1. ERABAKIA Komunikabideen garrantzia gero eta handiagoa denez, euskarazko komunikabideak hizkuntza-normalizaioaren arlo estrategikotzat jo behar ditu administrazioak, baita euskarazko prentsak horretan zer paper jokatu behar duen erabaki ere, eta horren arabera laguntzak eskaini.

Ekintzak

  • Eskualde edo herri mailako komunikabideetan euskararen erabilera bultzatzearren, laguntzak emateko irizpideak finkatu eta horren arabera esleitu dirulaguntzak.
  • Komunikabideak euskarazko kultur, aisialdi eta kirol ekitaldien berriemaile eta partaide bihurtu.
  • Egunkarietako herriko kronikan hizkuntzaren erabilerarako irizpideak ezarri kronika emailearekin batera.
  • Eskualdeko euskarazko telebista sortu eta bultzatu

2. ERABAKIA: Euskarazko prentsak elkarlana bultzatu, baliabideei ahalik eta etekinik handiena atera, kalitatea hobetu eta produktu berriak eskaini behar ditu.

Ekintzak

  • Haur eta gazteentzako euskarazko eskaintza sustatzea.
 

Azken eguneratzea: 2008/07/29

 
Loinazko San Martin Plaza 1 - (20200). Tfnoa: 943028050
© Beasaingo Udala 2008
Erabilerraztasuna- Lege-informazioa- Datuen babesa- Erabiltzeko baldintzak