Euskararen erabilera
Esparrua 2. A - Administrazioa
1. ERABAKIA: - Euskara administrazioaren zerbitzu-hizkuntza izango dela bermatu, batik bat osasun-zerbitzuetan, herrizaingo-zerbitzuetan eta justizia-administrazioan. Era berean, lan-hizkuntza ere izan dadin egitasmoak abian jarri. Estatuko administrazioko erakundeetan eta, bereziki, Justiziakoetan ere euskararen erabilera sustatzeko plangintza zehatzak martxan jarri.
Ekintzak
- Dirulaguntzak banatzeko deialdietan hizkuntza-irizpideak ezarri.
- Udalak egiten dituen zerbitzuen kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
- Udalak egiten dituen langileen kontratazio berrietan hizkuntza-irizpideak ezarri.
- Udalak egiten dituen zerbitzu publikoen kudeaketarako kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
- Udalak egiten dituen hornikuntza kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
- Udalak egiten dituen obra kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
- Udalak egiten dituen aholkularitza eta asistentzia kontratuetan hizkuntza-irizpideak ezarri.
- Udal administrazioa ez diren gainerako administrazioetan (Osasun Zentroa, Bake Epaitegia, KIUB, INEM...) euskararen erabilera sustatzeko laguntza teknikoa eta aholkularitza eman.
- Udal administrazioarekin harremanak euskaraz nahi zituzten herritarren zerrenda osatu eta espediente kudeaketarako programan txertatu.
- Udalerriko hizkuntza paisaia (egonkorra eta batez ere aldi baterakoa) euskaraz izatea bermatu.
- Agintariak ere programa hauetan inplikatu.
- Euskaraz lan egiteko langileak behar dituen baliabideak eskaini.
- Euskaldun ororengana iristeko Komunikazio Plana osatu eta horren betetze mailaren jarraipena egin.
- Euskararen erabilera arautuko duten udal ordenantzen jarraipenerako sistema bat antolatu.
- Euskara zerbitzu eta lan hizkuntza izan dadin langileei lanpostuan trebakuntza eskaini.
- Administrazioko langileek beren lana euskaraz betetzeko dituzten beharrak eta zailtasunak identifikatu eta ikastaro egokiak diseinatu.
2. ERABAKIA: Herri-administrazioetan (bereziki udal eta eskualdeetan) euskararen erabilera normalizatzeko plangintzak gauzatu. Horretarako, euskara-zerbitzuak sendotu edo eratu eta hizkuntza-normalizatzaileen prestakuntzaz arduratu.
Ekintzak
- Euskara Zerbitzuaren betebeharren arabera normalizatzailearen beharrak definitu, HPSrekin batera.
- Euskara Batzordea sendotzea.
- Administrazioko itzulpenak.
Esparrua 2. B - Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak
1. ERABAKIA: Informazio-kanpainak antolatu eta sentiberatze-lana egin informazio-produktuen eskaria gero eta handiagoa izan dadin herritarren (jolas eta informaziorako), enpresen (informazio, interpretazio eta itzulpenerako) eta sektore publikoaren aldetik (informazio, itzulpen, interpretazio eta dokumentaziorako).
Ekintzak
- Paperik gabeko´ informatizaziorako udalen ahaleginetan, zerbitzuak euskaraz eskuragarri jarri.
- Udal zentroetan teknologia berrietan oinarritutako euskarazko produktu eta zerbitzuak eskaini.
- Euskara lantzeko teknologia berrien zabalkundea egin herritarren artean.
- Udalak eta udalerriko elkarte, herritar eta enpresek interneten duten edo jartzekoa duten informazioa eta web orriak euskaraz ere egoteko laguntza teknikoa eta diruzkoa eskaini.
- Herritarrek ordenagailuetan euskarazko software programak jartzeko diru laguntzak eman.
- KZ gunean euskarazko saioak bermatu.
- Lanbilabiz. net-ekin hitzarmena sinatu Beasaingo Udalaren web orrian herritarrei euskarazko lanpostuen informazioa eskaintzeko.
2. ERABAKIA: Euskal kulturaren ondareari buruzko informazioa digitalizatu eta hedatu.
Ekintzak
- Ondare kulturala bildu, ahal den neurrian digitalizatu eta zabaldu: toponimia, kondaira, gertaerak, euskalkiari buruzko informazioa,...
Esparrua 2. C - Enpresa-mundua
1. ERABAKIA: Enpresetan euskararen erabilera areagotzeari begira, hizkuntza-politika antolatu helburu horiek kontuan: merkataritza-ganbarak, enpresariak eta enpresari-elkarteak, elkargoak, sindikatuak, eta abar, hizkuntza-politika horretako partaide bihurtzea; lantokietan euskararen aldeko proiektuak ezartzeko markoa definitzea eta giza baliabideak nahiz ekonomikoak bideratzea; lantokien tipologiaren araberako proiektuak diseinatzea eta gauzatzea.
Ekintzak
- Bertako enpresekiko harremanetan euskara lehenetsi (tramite administratiboak, zirkularrak, gutunak,.. )
- Bertako enpresen artean Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak eskaintzen dituzten laguntzak ezagutarazi eta eskaera egiteko languntza eskaini.
- Sektoretako arduradunei (dendariei, tabernariei,... ) euskara erabiltzearen abantailak ikustarazi.
- Eraginkorrak diren establezimenduak identifikatu eta mikroplangintzak egin.
- Eusko Jaurlaritzak edota Foru Aldundiak enpresetan euskararen erabilera areagotzeko programetan parte hartzen duten enpresei laguntza teknikoa eta aholkularitza eman, ezarrita dauden irizpideekin bat etorriz.
- Zerbitzu enpresa, merkatari eta ostalariek euskal prentsa eta musika eros eta erabil dezaten kanpainak egin eta laguntza eman.
2. ERABAKIA: Kanpaina erraldoiak antolatu beharrean, banan-banako sentiberatze-jardunak egin industriaz, merkataritzaz, lanaz eta lanbide-heziketaz arduratzen diren sailekin; enpresei zerbitzu emateko dauden enpresa publikoekin; enpresari, merkatari eta profesionalen elkargoekin, eta udalerri euskaldunetako enpresariekin, enpresa-munduko eragileen partehartzea lortzeko.
Ekintzak
- Eragile nagusien partaidetza lortzeko banan-banako sentiberatze jardunak egin.
- Sindikatuak, Merkatal Ganbarak eta enpresa munduan eragina duten agenteekin euskara bultza dezaten lan egin.
3. ERABAKIA: Ongizate eta osasun lanetan diharduten erakundeekin plangintza zehatzak egin euskararen erabilera areagotzeko neurriak har ditzaten.
Ekintzak
- Osasun Zentroan euskararen erabilera plana egiteko aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaini.
- Boluntarioen egunaren antolaketan euskararen erabilerarako irizpideak ezarri EUO betetze aldera.
- Gurutze Gorriari beren jardunean euskararen erabilera areagotu dezaten aholkularitza eta laguntza teknikoa eman.
Esparrua 2. D – Aisia
1. ERABAKIA: Aisialdian lanean diharduten talde indartsuekin (parrokiak, eskautak eta abar) zein aisialdirako begirale eta zuzendarien prestakuntzan ari diren eskolekin (Hezibide, Edex,... ) plangintza zehatza egin, begiraleen hizkuntza-trebakuntza antolatzeko eta aisialdiko ekintzetan euskararen erabilera areagotzeko neurri zehatzak eta egokiak har ditzaten uneoro.
Ekintzak
- Udaleko aisialdi-ekintzak modu koordinatuan garatu EUO dioena betetzeko.
- Haurrentzako zerbitzuak kudeatzen dituztenekin hitzarmenak sinatu euskararen erabilera egokia bermatzeko.
- Aisialdiko taldeek erabiltzen duten materiala euskaraz izateko laguntzak bideratu.
- Aisialdiko elkarteen barne funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzea lagundu.
- Euskaraz dakiten aisialdirako begiraleen lan poltsa -osatu.
- Aisialdi arloko begirale euskaldunak sortzeko prestakuntza ikastaroak antolatu
2. ERABAKIA: Euskararen aldeko ekintza soilen ordez, inguru hezitzailean eskaini aisialdi-zerbitzuak: herria, nortasuna, herri-kidetasuna, kondaira eta hizkuntza elkartuz, alegia.
Ekintzak
- Jolasaren ildoko ekintzak euskaraz antolatu.
- Hitzaldiak eta emanaldiak euskaraz antolatu.
- Udalaren menpeko aisialdi eta kultur guneetan (ludotekak, kultur etxeak... ) antolatzen diren ekintzetan euskarazko saioak bermatu.
- Aisialdiko taldeek antolatzen dituzten tailer ikastaroetan hizkuntza irizpideak txertatu eta erabiliko duten materiala euskarazkoa izateko laguntza eman.
- Kuadrillategi egitasmoa herrian garatu.
- Euskal kultura eta tradizioari lotutako ekintzak bultzatu.
Esparrua 2. E - Kirola
1. ERABAKIA: Hiruzpalau urteko plan estrategiko batean kirol-arloa euskalduntzeko hiru lan-esparru nagusi taxutu: materialaren sorkuntza eta hedapena; entrenatzaileentzako titulu ofizial eta ez ofizialak lortzeko ikastaroak; sentsibilizazio eta zabalkunde orokorra zein herri-mailakoa.
Ekintzak
- Udaleko kirol ekintzak modu koordinatuan garatu.
- Kirol klubetako entrenatzaileek eta eskola kiroleko monitoreek dituzten hizkuntza beharrak identifikatu eta trebakuntza saioak eskaini.
- S. D. Beasain K. E. eta BKL kirol klubetan hiru urteko euskararen erabilera areagotzeko hitzarmenak sinatu.
- Kirol taldeek erabiltzen duten materiala euskaraz izateko laguntzak bideratzea eta material horiek kirol-klub eta elkarteetara helaraztea.
- Kiroletan ere euskararen erabilera areagotzeko sentsibilizazio ekintza zehatzak egin.
- Euskarazko kirol jardunak umeentzat. Kirola eta euskara programaren barruan.
- Kirol munduko teknikari euskaldunen zerrenda egin (monitore, entrenatzaile... ) eta zabaldu.
2. ERABAKIA: Udal-kiroldegietako langileak edo enpresa-zerbitzuak kontratatzerakoan hizkuntza-irizpideak ezarri. Udalen eta ekimen pribatuaren esku dagoen `Denontzako Kirola´ programan euskarazko eskaintza bermatu. Federazioen laguntzaz euskararen erabilera areagotu jendaurreko kirol-agerpenetan: iragarki, megafonia, errotulazio eta argitalpenetan.
Ekintzak
- Kirol taldeei zuzendutako dirulaguntzetarako deialdietan hizkuntza-irizpideak ezarri.
- Jendaurreko kirol-jardueretan euskararen presentzia bermatzeko hizkuntza-irizpideak ezarri eta horretarako laguntza eskaini.
- Euskarazko taldeak osatu daitezen ikastetxe eta kirol taldeekin elkarlanean aritu.
3. ERABAKIA: Euskal Autonomia Erkidegoko nahiz lurraldeetako federazioetako jarduna euskalduntzeko plangintza egin Eusko Jaurlaritzarekin: langileak euskaldundu eta argitalpenetan eta elkarteenganako komunikazioan euskara erabili.
Ekintzak
- Kirol taldeen euskararen normalizaziorako barne plangintzak egiteko laguntza eskaini.
Esparrua 2. F - Erlijioa
ERABAKIA: Euskarari buruzkoetan, ahalik eta bateratsuen jokatzea eskatu elizbarrutiei.
Ekintzak
- Katekesi eta sendotzako prestakuntza euskaraz eskaini.
- Katekesi eta sendotzako prestakuntzan erabiltzen den euskarazko materiala zabaltzen laguntzea.
- Euskararen erabilera plana abian jartzeko laguntza eskaini (teknikoa, baliabideetan...)
- Elizkizunak euskaraz izan daitezen laguntza eskaini.
Esparrua 2. G - Azterlan soziolinguistikoak
ERABAKIA: - Udalerriko euskararen erabileraren bilakaera ezagutu eta jarraipena egin.
Ekintzak
- Erabilera ezagutzeko azterlanak eta txostenak egin (kale neurketak).
Azken eguneratzea: 2008/10/17