Beasain


 
Hemen zaude: Hasiera > Arauak > Aretoak >

Aretoak


Zeintzuk dira etxebizitza bihurtu litezkeen aretoak edo lokalak?

Finkatuta dauden gune egoiliarretan kokatutako eraikinen beheko oinak, tarteoinak edo beste batzuk, 1. Eranskinean ezarritako eraikinen zerrendan baldin badaude.
 

Aretoen Zerrenda (1. Eranskina)

Aretoen Zerrenda (1a. Eranskina)


 

Aretoak edo localak etxebizitza bihurtzeko betebeharreko ezaugarriak.

  • Aretoak edo localak etxebizitza duina egiteko aukera eman behar du eta gutxienez ere 40 m2 koazalera erabilgarria izan behar du.
  • Gutxieneko altuera librea: 2,50 m2 (justifikatu kasuetan salbu).
  • Bizigarritasun baldintzak:
  • Aireztapena eta barruko argiteria.
  • Hezetasunaren aurkako neurriak.
  • Isolan endu termikoa.
  • Isolan endu akustikoa.
  • Sarrera atartirik eta salbuespen moduan fatxadatik.

Areto edo lokala etxebizitzabihurtzeko prozedura.

  • Areto edo lokalak, Udalak landu eta pestatu duten 1. Eranskinean aurkitzen den aretoen zerrendan sartuta egon behar du.
  • Aretoa edo lokalaren jabeak, erabilpen aldaketarako lizentzia eskatu behar du.
  • Jabearen eta Udalaren artean hitzarmen bat egingo da eta hitzarmen hori Jabetza Erregistroan inskribatuko da.
  • Obra-lizentzia eskatu behar da.
  • Lehen erabilpenerako lizentzia eskatu behar da. Udalaren tasatutako etxebizitza kalifikazio iraunkorra izango du.

Nori emango zaio etxebizitza berria?

Jabe eta eskualdatzaile izango denaren aurreko nahiz ondorengo lehen mailako familiartekoei, Udalak emandako eskualaketa baimenarekin.

Gainerako kasuetan:

  • Etxebiden izena emanda daudenei.
  • Azken bi urteetan etengabe Beasainen erroldatuta egon direnei edota azken hamar urteen barruan gutxienez ere bost urtetan Beasainen erroldatuta egon direnei.

Alegazioak egiteko epea

Bi hilabeteko epean, Ordenantza proiektu honi alegazioak aurkez dakizkioke.

Fitxategi erlazionatuak

Lotura erlazionatuak

 

Azken eguneratzea: 2008/12/04

 
Loinazko San Martin Plaza 1 - (20200). Tfnoa: 943028050
© Beasaingo Udala 2008
Erabilerraztasuna- Lege-informazioa- Datuen babesa- Erabiltzeko baldintzak